XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Negurako janariaren barne kandi esaten zaionak, azukre-orea, bost eta bateko proportzioa gorde behar du. Badaude, bestetik, prestakuntza bereziak merkatuan. Galde Elkartean.

Gainera, janari artifiziala norberak prestatu nahi izanez gero, beste elementu batzuk ere erabil daitezke, azukreaz gain, gorago aipatu polenaren ordainez. Izan ere, azukre urtua izan daiteke neurri batean eztiaren ordain, baina nola osatu polenaz urri dabilen erlearen eskasia, proteina alegia? Esne hautsa, garagar legamia, soja irina eta horrelakoak erabiltzen dira horretarako.

Entzunik nago garai batean baba handiaren irina eta beste erabili ohi zutela gure baserrietako erlezainek. Zerbait bazekiten, nonbait, haiek ere.